martes, 29 de abril de 2014

Sarrera

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduaren (UPV-EHU) Errendimenduaren Analisia irakasgaiko bloga da hau.

Futbol talde baten errendimenduaren analisia egitean datza eta egileak Asier Santiago, Iker Arriolabengoa eta Kerman Quintela gara.

6 comentarios:

  1. Balorazio kualitatiboa:
    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?

    Bai, duda barik erantzuten dio proposatutako analisiari, argi ikusten da lan asko dagoela blog-aren atzetik. Eskatutako atal guztiak bete dituzte, ondo azalduak eta datu esanguratsuekin.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak,
    Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...).
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?

    Bai, artikulu eta web orri desberdinetatik lortu dituzte datuak. Datu ugari izan dituzte eta oso interesgarriak, erabilitako iturriak egokiak iruditzen zaizkit, ez dut beste erreferentzien beharrik ikusten.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez
    lortutako informazioa...

    Ikus entzutezko teknologia desberdinak erabili dituzte lana burutzeko, dartfish, media-coach eta excel. Lortutako informazioa kalitatezkoa iruditzen zait, eta edozein entrenatzailearentzat interesgarria. Hala ere irudi zein bideo gehiago faltan botatzen ditut blogean erakargarriagoa bihurtzeko.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Taldean eginiko lana izan dela ikusi da, guztiak kontrolatu dituzte bai analizatutako datuak eta baita erabilitako programak.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?

    Ez dut uste hau denik blog honen atal indartsuenetariko bat, bloga erakargarriagoa egin ahal dutelako bideo zein irudien erabilerarekin, baina formatoa eta egitura egokiak ikusten ditut, eta ondo antolatua dago.

    Balorazio kuantitatiboa: 9,5
    Izen abizenak: Oskar Goikoetxea Martinez

    ResponderEliminar
  2. Balorazio kualitatiboa:
    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai, dudarik gabe. Lan asko egin dutela ikusten da, izugarrizko datu kopurua dituzte eta ondorio interesgarriak atera dituzte.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak,
    Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet...).
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?

    Informazio iturri orrialdean erreferentzia ugari agertzen dira eta oso egokiak iruditzen zaizkit.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez
    lortutako informazioa...

    Erabiili dituzte programa ezberdinak analisia egiteko ( dartfish, tracab... ). Informazioa oso fidagarria dirudi eta beraien kriterioaz guztiz fidatzen naiz.

    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.

    Bai, lan asko da eta taldekide guztiek parte hartu dutela uste dut.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?

    Beste blog batzuekin konparatuz ez da oso kreatiboa, hala ere: edukiak ondo jorraturik daude. Era argi batean, oso ondo azalduta.

    Balorazio kuantitatiboa: 9,5
    Izen abizenak: Pablo Cabezuelo

    ResponderEliminar
  3. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Guztiz. Analisi objetibo eta zehatza eskaintzen dute, parametro guztiak osotasunean behatuta. Gainera, nire ustez erakargarriena da blogean laburki azaltzen dutela analisiak, baina linkak eta beste orrialde edo analisiak ikusteko lekuetara joateko bideak jarri dutela, informazio bilketa errazteko, bloga erakargarria izaten jarraitzen (askotan, orrialdeak bukaezinak badira, interesa jaitsi daiteke).
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Bibliografia estentsoa erabili dute, bai artikuluak, bai web guneak eta bai blog bereziak jarriz. Horrekin lotuta, azpimarratu behar da erabilitako bibliografiako artikulu ia gehienak ingelesez daudela, eta gaur egungoak direla (artikulu asko 2009. urtetik aurrera idatziak). Nire ustez hor ikerketa eta behaketa asko egon delaren proba dago.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...
    EasyTag, Mediacoach eta Darthfish-en erabilera kalitatezko informazioa aurkezten dutela ematen du. Hortaz aparte, ikusitako analisietan aberastasuna eta zehaztasun ikaragarria antzematen da.
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Aurkezpena ikusi eta gero, ez zaizkit dudarik geratu. Bakoitza oso argi eta era laburrean azaldu du blogaren funtzionamendua; bestalde, klaseetan ikusi ahal izan dut zein kontrol maila daukaten erabilitako IKt edo informazio jasotzeko tresnekin.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    Ondo azalduta, blog argia, ikusgarria, laburra, ulergarria eta erakargarria. Egia esan, nire uste apalean, ez dizkiot akatsik aurkitu blog honetan egindako lanari.

    Balorazio kuantitaboa: 10/10

    Ibon Murga Abad

    ResponderEliminar
  4. Balorazio kualitatiboa:


    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai, guztiz. Propostutako datuak objetibok, zehatzak eta era argi batean azaltzen dira. Gainera, ikusten da blog honetan izugarrizko lana egin dutela 36 jardunaldi jarraian aztertu dutelako hainabt adierazle desberdin. Bestalde, ondorio interesgarriak atera dituzte eta era ordenatu batean jarrita daude.

    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak,
    Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…).
    Bai, era argi batean ikusten da informazio iturri ezberdinak erabili dutela. Bai artikulu zientifikoak, bai futbolekin erlazionatutako webguneak eta baita blog interesgarriak adierazi dute. Gainera, klubaren datu oso interesgarriak dutela ikusten da.
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Ez, informazio piloa eta ona lortu dute eta.

    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako
    informazioa...
    Bai, ikusten da nola easytag-ekin jokabidearen errendimendua aztertu duten eta media-oach programarekin errendimendu fisikoa aztertu duten. Gainera, datu guzti horiek aztertzeko, excell programa erabili dute. Oso kalitate oneko informazioa erabili dute.

    4.Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Bai nuk uste dut baietz. Zaila da esate ea guztiok ordu berberak sartu duten ala ez; baina, argi geratu da hiru partaideak dakitela zertaz hitz egin duten. Gainera, hirurak futbol zaleak dira, eta ikusten da gogo handiarekin egin dutela blog-a eta hau egitean ere disfrutatu dutela. Hiruren lana oso ona iruditu zait.

    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua
    agertzen da?
    Blog-aren egitura eta idatzitakoa oso era ordenatuan eta argian dago. Hala ere, nire ustez, ez da hain erakargarria beste batzuekin konparatuz, eta blog honetan aldatuko nituen gauza bakarra blog-aren egitura izango zen, irdui, bideo eta fondo erakargarriagoak jarriz.

    Balorazio kuantitatiboa: 9,5

    Izen- abizenak: Lander Martin Vazquez

    ResponderEliminar
  5. 1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Bai. Alaves futbol taldearen haibat partidutako datuak atera eta errendimendu adierazle batzuk kontutan hartuz ondorio interesgarri eta erabilgarriak atera dituzte.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…).
    Bai mota askotako informazio iturrien erabilera nabarmentzen da, artikulu zientifikoetatik hasi eta web orri zein bloge erabilgarrietara.
    Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Agian egokia litzateke taldeko kideren batekin (prestatzaileren bat edo) elkarrizketaren bat izatea, baina lana burutzeko zeuden mugak direla eta nahikoa erreferntzia erabili dutela iruditzen zait.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...
    Easytag eta media-coach programak erabili dituzte bai jokabidearen errendimendua zein errendimendu fisikoa aztertzeko eta datuak jaso eta konparaketak egin eta ondorioak ateratzeko Excel-az baliatu dira. Nire ustez modu egokian jasotako informazioa izan da.
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Baietz esango nuke. Hirurak batera lanean ikusi izanaz gain, aurkezpenean ere hirurek azaldu zuten gaiaren inguruko jakintza, gauzak nola egin ziren, zertarako... Gainera, zaila egiten zait pentsatzea lan hau egin izana denen parte hartzerik gabe.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da?
    Guztia oso modu ordenatu eta ulergarrian ageri da. Aldatuko nukeena blogaren itxura izago litzateke, zerbait erakargarriagoa jartzen saiatu. Informazioa azaltzerako garaian argazki edo bideoren baten laguntza ere ondo letorkioke.
    Balorazio kuantitatiboa: 9
    Iñigo Etxeberria

    ResponderEliminar
  6. Balorazio Kualitatiboa:
    1. Garatutako lanak erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari?
    Aztertu dituzten adierazleak egokiak direla uste dut eta datu asko bildu dituzte. Gainera, atal guztiak ukitzen ditu eta sakontasuna handia dela uste dut. Beraz, zalantzarik gabe lan honek erantzuten dio proposatutako errendimendu analisiari.
    2. Informazio-iturri ezberdinak darabiltza? (artikuluak, liburuak, elkarrizketak, Klubetara egindako bisitak, eskuratutako dokumentuak, internet…). Erreferentzia berriren bat gaineratuko zenuke?.
    Informazio iturri ugari erabili dituzte: artikulu zientifiko asko aurkitu dituzte (hauetako asko gaur egungoak direnak) eta webgune eta blog interesgarriak ikus ditzakegu. Azpimarratzekoa iruditu zait Alaves taldea bisitatu izana datuak biltzerako orduan.
    Ez nuke erreferentziarik gehituko emandako informazioa nahikoa iruditu zaidalako.
    3. Kirolarien informazio jasotzeko IKT darabiltza? kalitatez lortutako informazioa...
    Informazioa jasotzeko bi IKT erabili dituztela ikusten da: dartfish eta media-coach. Gainera, exclel programa erabili dute datuak konparatu eta erlazionatzeko modu egoki batean. Lortutako informazioa eta informazioaren analisirako erabililitako baliabideak kalitatezkoak direla uste dut.
    4. Talde lana izan da: nahikoa ebidentzia aurkeztu dira.
    Zailtasun eta sakontasun handiko lana dela uste dut eta talde lana beharrezkoa izan delakoan nago. Gainera, aurkezpenean egileek gaia ondo kontrolatuta zutela ikusten zen.
    5. Formatoa, blog-aren egitura eta idatzitakoa oso erakargarria eta bateratua agertzen da? Bloga modu argi batean antolatuta dago baina formatoa sinplea dela uste dut, hobetu daitekeena. Beraz erakargarria izateko elementu batzuk falta dira.
    Balorazio Kuantitatiboa: 9
    Iokin Mendizabal.

    ResponderEliminar