Errendimendu adierazleak

a) ZEINTZUK ETA ZERGATIK
  • Taldearen:
- Jabetza kopurua (Nº posesiones) [7, 8, 10, 12, 14, 18, 20]
- Jabetza denbora (Duración posesiones) [5, 6, 9, 11, 20]
- Jabetza % (% Posesión balón) [5, 11, 18, 15, 20]
- Jabetza bakoitzean parte hartu duen jokalari kopurua.
- Pase kopurua [14, 15]
- Jokoaren Iniziatiba Indizea (IIJ) [21]
       * Talde batek erasoan zein defentsan bere joko estiloa inposatzeko duen gaitasun                taktiko-estrategikoa.
  IIJ= posesioa% + [(aldeko jaurtiketak+aldeko golak) – (kontrako jaurtiketak + kontrako golak)] x1,5

- Karga Fisiko Indizea (ICF) [21]
        * Talde bateko jokalariek lan bolumen altu bat burutzeko duten gaitasuna.
  ICF= 1 jokalariak egindako km-ak + 2 jokalariak egindako km-ak + …

- Erasoko Jokoaren Prezisio Indizea (IPCJO) [21]
        * Talde batek jokoaren eraso ekintzak modu efektiboan egiteko duen gaitasuna.
  IPCJO= paseen arrakasta % + erremate-jaurtiketen arrakasta %

- Erasoko Jokoaren Progresio Indizea (IPGJO) [21]
        * Talde batek erasoko ekintzen bidez zelaian aurrera egiteko duen gaitasuna.
  IPGJO= (aldeko jaurtiketak + aldeko golak / pase kopurua) x 100


  • Jokalari bakoitzaren:
- Jabetza kopurua zelai zona ezberdinetan.
- Parte hartze kopurua partiduan (Nº intervenciones en el partido)
- Betetako distantzia totala partiduan [1, 2, 3, 4, 13, 17, 22]
- Betetako distantzia abiadura rango ezberdinetan [1, 2, 3, 4, 13, 17, 22]

* Erreferentziak ¨informazio iturriak¨ orrialdean begiratu.


*ZERGATIK ADIERAZLE HAUEK?

Bibliografia aztertu ostean, ikusi dugu hauek direla ikertzaile gehienek futbolaren errendimendua neurtzeko erabiltzen dituzten adierazleak. Gainera, neurtu ahal izateko beharrezkoak diren baliabideak eskura genituenez, aipatutako adierazleak analizatzea erabaki genuen.

b) ERREGISTROA, NEURKETA ETA INFORMAZIOAREN ESKURAKETA

-Dartfish:

EasyTag aplikazioa erabilita, partiduen zuzeneko behaketa egin dugu, kategoria ezberdinak zehaztuz. Ondoren, EasyTag-etik lortutako erregistroa eta partiduaren bideoa Dartfish software-ean inportatu ditugu, gertaera bakoitza irudiekin ikusteko aukera izanik, sinkronizatu egiten baitira.

http://www.dartfish.com/en/index.htm
-Media-coach (Tracab):

Media-coach sistemari esker, jokalarien eta jokoaren datu asko jakin izan ditugu. Alde batetik, jokalari bakoitzak abiadura rango ezberdinetan 5 minuturo betetzen duen distantzia lortu dugu. Bestetik, norgehiagoka bakoitzaren denbora efektiboa eta posesio denbora ere jakin izan ditugu eta, horrez gain, partiduaren estatistika guztiak ere bai.

http://chyronhego.com/sports-data/player-tracking

-Microsoft Excel:

Microsoft Excel programa erabiliz, Dartfish eta Media-coach-etik lortutako informazioa tratatu egin dugu. Intereseko datuak analizatu egin ditugu eta grafiko eta taulei esker modu ikusgarriago batean aurkeztu.

http://office.microsoft.com/es-es/microsoft-excel-software-de-hoja-de-calculo-FX010048762.aspx

No hay comentarios:

Publicar un comentario