Emaitzen aplikazioa


Erregistratutako datuen analisia egin ostean, taldearen jokoari buruzko zenbait ondorio atera ditugu. Ondorio horien arabera, taldearen entrenamenduen edukien eta ariketen moldaketa egingo da, indartu eta hobetu beharreko aspektuak landuz.

Ikusi egin dugu nola tendentzia zehatz batzuk guztiz erlazionaturik dauden partiduaren emaitzarekin (taula 1, 2 eta 3).

Alde batetik, gol aukerak sortzea izan beharko da taldearen entrenamenduen helburu nagusietako bat. Izan ere, gero eta aterako erremate gehiago egin, orduan eta aukera gehiago dituzte partiduak irabazteko, gol gehiago sartzen baitituzte (taula 1). Beraz, entrenamenduetan, erasoko jokaldiak, mugimenduak eta estrategia desberdinak landu beharko dira, erasoko jokoa hobetzeko.

Emaitza
REMF
GOLF
Exito tiros
GOLC
Dist Total
Irabazi
4,88
2,5
0,49
0,5
111526
Berdindu
4,33
1,56
0,37
1,56
101965
Galdu
3,46
0,46
0,34
1,85
101928
Taula 1: 36 jardunaldietako partiduen datuen bataz bestekoak emaitzaren arabera.

Bestetik, ondorioztatu dezakegu ere eraso eraginkorra (IPCJO) izatea zuzenki erlazionaturik dagoela partiduak irabaztearekin (taula 2). Gainera, entrenamenduetan erasoko joko hori landuz gero, taldeak hobetu beharra duen jokoaren iniziatiba (IIJ) eta erasoko jokoaren progresioa (IPGJO) hobetuko dira ere bai.

Horrez gain, ezinbestekoa izango da defentsako aspektu ezberdinak lantzea entrenamenduetan. Modu horretan, kontrako korner eta erremate gutxiago jasango dituzte, partiduak ez galtzeko probabilitatea handituz (taula 2).

Emaitza
REMC
CORC
IIJ
IPCJO
IPGJO
Irabazi
12,38
4,88
0,93
1,217
976
Berdindu
10,67
4,33
6,56
1,126
1167
Galdu
11,54
4,23
2,91
1,085
1085
Taula 2: 36 jardunaldietako partiduen datuen bataz bestekoak emaitzaren arabera.

Azkenik, baloiaren jabetza landu beharko dute, taldeak baloia kontrolpean duenean erasoko ekintza (erdiraketa, erremate eta korner) gehiago lortzen dituelako (taula 3). Horren eraginez, gol gehiago eskuratuko ditu taldeak eta, beraz, norgehiagoka gehiago irabaziko dituzte.

Emaitza
REMF
CEN
CORF
PAS TOT
PAS BUE
Irabazi
9,75
14,13
2,38
417,75
305,13
Berdindu
11,67
26,44
5,44
488,44
370,67
Galdu
10,85
24,31
4,77
486,15
361,38
Taula 3: 36 jardunaldietako partiduen datuen bataz bestekoak emaitzaren arabera.

No hay comentarios:

Publicar un comentario