Futbolaren deskribapena

a) BARNE LOGIKA

-Futbolaren definizioa:

Lankidetza eta aurkakotasuna dituen talde kirol soziomotorra da, non aldibereko intermotrizitatea ematen den. Espazio amankomunean eta erdibasatian jokatzen da eta baloiarekiko aldibereko parte hartzea dago.

-Barne logikaren elementuak:

Espazioa: Polarizatua.
Denbora: Denbora finkora.
Elkarrekintza: Aldibereko elkarrekintza.
Baloia: Aldibereko erabilera.

-Oinarrizko egoera motorra:

1. Talde duelua:
       -Aldibereko elkarrekintza motorra.
       -Kooperazioa-Oposizioa.
       -Taldekako sare 2-esklusibo egonkorra.
2. Baloiaren aldibereko erabilera.
3. Baloiaren jabetzaren jarraipen askea.
4. Espazio polarizatua.
5. Markatzeko euskarria.

Futbolaren barne logika (Castellano, 2012)
b) DIMENTSIO MAILAK

Futbolean jokalariak dituzten bi talde daude (talde 1 eta talde 2) eta aldibereko elkarmotrizitatearen ondorioz, elkarrekintza agertzen da. Dimentsiorik garrantzitsuena taktikoa da, bigarren maila batean teknikoa dago eta, azkenik, dimentsio psikologikoa, soziala eta energetikoa aurkitzen dira.


No hay comentarios:

Publicar un comentario